Miñan antzerkiaren azken emanaldia egin dute Saran

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 2a

‘Miñan’ antzezlana Saran aurkeztu zuten 2024ko urrian eta 2025eko abenduaren 28an egin dute azken emanaldia Sarako kiroldegian, igande arratsaldean. 300 bat jende bazen etorria ikusterat. Erran bezala, azken ikustaldia Saran izan da, eta izigarri ederra eta hunkigarria izan zen. Aktoreek aski ongi moldatu dute historia hori, eskerrak elkarte guziei, Sarako herriko etxeari, eta partikulazki Amets Arzallus egileari. Argazkiak: Ganex

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun