Abenduaren 20an, larunbat arratsaldean, Sarako haurrek egin dute krakada Lur Berri gelan. Gero, trikitilariekin, desfilea gaztetxerat, eta hortik Olentzero eta Mari Domingi etorri dira Sarako plazarat. Goxokiak eman dizkiete haurrei eta horiek gabon kantu batzuk eman. Bertan gaztaina erreak, ogitartekoak eta edariak izan zituzten. Suaren inguruan, Zazpiak bat taldeak dantza eder batzuk egin ditu. Izigarrizko memento ederra pasatu dute ttikiek eta handiek. Argazkiak: Ganex
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.