Bertso-pilota jaialdia izanen dute abenduaren 27an Sarako Pleka trinketean

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 23a

Mikel Goñi oronoztarra eta Oinatz Bengoetxea leitzarra buruz buru izanen dira ortziraleko bertso-pilota jaialdian, Aritz Lekuona eta Unai Iribarren saratarrak lagun dituztela. Argazkia: GUKA.EUS

Mikel Goñi eta Oinatz Bengoetxea buruz buru ariko dira, Aritz Lekuona eta Unai Iribarren saratarrak lagun dituztela eta Ekhiñe Zapiain eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan, Olhain ikastolak antolatutako jaialdian.

Sarako Olhain ikastolak antolatutako bertso-pilota jaialdia izanen dute abenduaren 27an, ortziralean, Sarako Pleka trinketean. Lehenik, 11:00etan, Sarako pilota eskolako haurrak ariko dira. Segidan, 12:00etan, pilotan Mikel Goñi eta Aritz Lekuona, Oinatz Bengoetxearen eta Unai Iribarrenen kontra ariko dira. Ekhiñe Zapiain eta Amets Arzallus bertsolariak izanen dituzte laguntzaile. Jatekoa eta edatekoa ere izanen da. Sartzea 10 euro (12 urtetik goitikoek), Pleka trinketean edo 06 58 51 94 39 SMSan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun