Komuna publikoa eginen dute, Lezapeko belaia edekiko dute ata gurpildun aulkiendako bidexka egokituko dute Etxeberriko belaitik
Lezapeko belaia edeki eta Etxeberriko belaitik gurpildun aulkien erabiltzaileendako erraztasunak
Duela urte batzuk herriak erositako Lezapeko belaia ere edekiko dute. Leze ttikiko eskaileretako alanbrea kenduko dute eta hortik izanen du sarrera nagusia, eta bertze sarrera bat ere izanen du, Eltsospe aldetik. Belai honetan mahaiak eta aulkiak paratuko dituzte. Leze ttikiko zola eta harriak babesteko, pasabide bat eginen dute, jendea hortik ibiltzera obligatuz.
Eta azkenik, gurpildun aulkian dabiltzanak lezerat erraz sartu ahal izateko, zenbait hobekuntza eginen dituzte: Etxeberriko belaiko bidetik autoa sartzen ahal izanen dute eta beraiendako aparkaleku ttiki bat eginen dute zikiroko taulak lehen uzten ziren tokian. Pertsona hauek azpiko atetik sartu beharko dute, atezain automatiko batetik, eta hor hasi eta lezea finitzen deneraino 1,80 metro zabaleko bidexka egoki bat izanen dute. Erreka gurutzatzeko zubia ere aldatuko dute, bertze alderaino pasatzen ahal izateko.
Leihatila eskolako plazan
Dirulaguntzei esker ordainduko dituzte lanak, baina horrek duen xikana da obrak otsailerako finitu behar direla. Luzatuz gero, dirulaguntza galduko da. Hori dela eta, abenduaren 9tik aitzinera lezeko sarrera hetsia da (takillako etxolaren lanak hasteko), eta sarrerak saltzeko behin behineko etxola eskolako etxolan jarri dute. Lezea urtarrilean hetsirik egonen da, lanak lehenago finitzeko.