Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatutako trinketeko esku huskako pilota txapelketako finalak jokatu dituzte asteburu honetan. Lehen mailako binakako txapelketako finala abenduaren 14an, igande arratsaldean jokatu zuten Zuberoako Garindainen. Sarako Izarra taldeko Peio Larretxeak eta Unai Etxeberrik 40-29 irabazi zieten Urruñarrak taldeko Etxegoini eta Biscoubyri. Bertze saratar bat, Iparraldeko Pilota Batzordeko presidente den Henri Errandonea izan zen sari banaketan.