Zuberoako Garindainen ariko dira Urruñarrak taldeko Etxegoin eta Biscoubyren kontra
Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatutako trinketeko esku huskako txapelketako finalak jokatuko dituzte asteburu honetan. Lehen mailako binakako txapelketako finala abenduaren 14an, igandean 17:00etan hasiko da Zuberoako Garindainen. Sarako Izarra taldeko Peio Larretxea eta Unai Etxeberri, Urruñarrak taldeko Etxegoinen eta Biscoubyren kontra ariko dira. Kanaldude telebistak eta euskal irratien zuzenean emanen dute finala.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.