Sei lagun aritu ziren kantuan atzoko finalean eta horien artean Haira Aizpurua Ibargarai saratarra izan zen irabazle June Aiestaranen kontra buruz burukoa jokatuta. Bertso onenaren saria ere Haira Aizpuruarentzat izan zen. Eskualdeko bertze bertsolari bat ere aritu zen kantari finalean: Josu Txoperena Iribarren lesakarra. Borzgarren postuan sailkatu zen.
Honela gelditu zen sailkapena:
- Haira Aizpurua
- June Aiestaran
- Irune Basagoiti
- Izaro Bilbao
- Josu Txoperena
- Kattalin Arabolaza
Sei finalistek saio ederra egin zuten 150 entzuleren aitzinean.
