Antzanbordako mus tximista txapelketa larunbatean jokatuko dute Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 3a

Antzanborda mus txapelketa antolatu dute Urdazubin Montxo erretegian abenduaren 6an, larunbatean 21:30ean hasita. Izena emateko epea abenduaren 5ean bukatuko da (bikoteko 25 euro). 64 bikote onartuko dituzte eta sari ederrak izanen dituzte.

64 bikote onartuko dituzte eta sari ederrak izanen dituzte

Txapeldunek, Zapiain sagardotegian lau pertsonentzako afaria eta taxia, Joanes de Zapiain bi kaxa sagardo eta 200 euro irabaziko dituzte; bigarrenek Rekarte premium bi txuleta eta Chivite colección 125 bi botila ardo eta hirugarrenek Zapiain Gorenak bi kaxa sagardo. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun