Ortzirale arratsaldean Arranoen Begia elkarteko argazkiak salgai emanen dituzte eta suhiltzaileei ohiko ariketak proposatuko dituzte eta larunbatean aintzira inguruan hainbat jarduera izanen dituzte
Abenduaren 6an, larunbatean, Senpereko aintzira inguruan lasterkaldiak, oinez, zaldiz edo bizikletaz ibilaldiak eginen dituzte 09:00etatik 17:00etara. Arratsaldean kayaka ibiliko da uretan, 14:00etatik 17:00etara.
Arranoen Begia tailerraren erakusketa
Arranoen Begia tailerraren erakusketa, erran nahi baita hemengo argazkilarien erakusketa, ikusgai da azaroaren 24tik abenduaren 4ra, astelehenetik larunbatera, 15:00etatik 18:00etara, Larreko kultur guneko sarreran. Argazki tailerreko kide bakoitzak bere hautuko bospasei argazki erakusten du, Telethonaren karietara.