Baina helduentzat ere baziren gauzak, denak bat bertzea bezain ederrak. Jende ainitz ibili da ikusten eta erosten, eta dena aski ongi pasatu da, kafe bero pixka bat edanez goxokiekin. Guraso Elkarteak denak eskertu ditu, bai Sarako Herriko Etxea Lur Berri gela eder hori prestatzeagatik, baita burasoak eta borondate oneko jendeak ere.