Senpereko Zaldubi ikastolak antolatutako kantaldia izanen dute igandean Amotzeko kaperan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 28a

Aire ahizpek ere kantatuko dute igande arratsaldean Senperen, Zaldubi Ikastolak antolatutako kantaldian.

Azaroaren 30ean, igandean 16:00etan, Zaldubi Ikastolak antolatu du kantaldi ederra tokiko kantari anitzen parte hartzearekin. Pantxoa Ugo eta Nahia Carrere, Lascano familia, Aire ahizpak, Maitena eta Meli, Eneko Lamothe, Zaldubi Ikastolako gurasoak… Ekitaldia aitzin eta ondotik bixkotx, matahami eta edantegia izanen dituzte, ongi gozatzeko.

Irabaziak joanen dira Integrazio Batzordearen alde, «denak inklusioaren eragile» izan gaitezen. Batzorde honek sekulako lana darama ahalmen urriko haurren errezibitzeko ikastoletan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun