Hazkurri Bankoaren bilketa eginen dute Saran azaroaren 28an eta 29an

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 26a

Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankoaren bilketa eginen dute Saran ere ortziralean eta larunbatean.

Sarako herriko kontseiluak jakinarazi duenez, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankoak antolatutako bilketa eginen dute azaroaren 28an eta 29an, ortziralean eta larunbatean, Saran. Zehazki, bi egun horietan 09:00etatik 12:00etara eginen dute bilketa Sarako plazan (Papotegian), Spar saltegian eta hiru ikastetxeetan.

Zehazki, arrain eta jaki kontserbak, azukrea, kafea, bixkotxak, lixiba eta hortzetako pasta bildu nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun