Hazilaren 29an, larunbatean 09:00etatik 18:00etara, iraganen da Sarako eguberriko merkatua, San Josepe eskolak antolaturik. Lur Berri gelan izanen dira herriko lantegiak, beraien gauza ederrekin, jatekoak eta edatekoak. Zortzi urtez goitiko haurrendako joko bat ere izanen da egun guzian.
Hazilaren 30ean, berriz, igandean 09:00etatik 16:00ak arte, selauru hustea izanen da Lur Berri gelan. Xehetasunak eta izen ematea Internetez, apel.sare@gmail.com. Egun guzian jatekoak eta edatekoak.