Comedy Club ikuskizuna izanen dute Senperen azaroaren 28an

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 26a

Lau umorista izanen dira Senpereko Larrekon ortzirale arratseko bi emanaldietan.

Senpereko herriko kontseiluak CFC Productionekin elkarlanean Comedy Club umorezko ikuskizuna antolatu du azaroaren 28an Larrekon. Bi emanaldi izanen dira, ortziralean, 19:15ean eta 21:15ean. Lau umorista dira (Ayrton Gomes, Pierre Hertont, Elies eta Morgane Meli), bakoitza bertzea baino irri emangarriagoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun