2025eko edizio honetan, Hego Ameriketako dozena bat olerkarik parte hartu dute. Azaleko marrazkia, erraterako, Andrea Bella uruguaitarrak apaindu du. Tandilen, Euskal Argentinar Aste Nazionalean, mintzodromoak euskarari eta poesiari lekua eman dio, eta hiru poetekin, Beatriz Poumé, Sol Cicero Moroni eta David Birenbaum, elkartu dira Gure Etxean.
Ainara Maia olerkariak eta Hatsako kideak ederki laburbildu zuen: «Guziok batera osatzen dugu hats poetiko bat, kontinenteak zeharkatzen dituen arnasa bateratua… Liburu hau ez da soilik poesia bilduma bat, memoria da eta etorkizunari begiratzeko gomita».
Ekitaldia amaitzeko, deiadar bateratua: «Gu guziok gara hats bat, arnasa bat, euskaraz munduan».Azaroaren 23an:
Azaroaren 23an Senpereko Liburuak familian liburu azokan ere harte hartu zuen Hatsa elkarteak eta azaroaren 30eko Urruñako liburu azokan ere parte hartuko du.