Honako sei bertsolariak ariko dira kantuan Ainhoako saioan: Battit Crouspeyre Monaco, Johaine Sarraillet Arrizabalaga, Mizel Mateo Sallaberri, Patxi Iriart Hiribarren, Ramuntxo Christy Bizkai eta Xan Alkhat Duhart. Gai emaile lanetan Amaia Castorene Luro ariko da.
Saioa 17:00etan izanen da Ainhoako elkartetxean eta sarrerak aitzinetik bertsosarrerak.eus helbidean erosten ahal dira. Sartzerik geldituko balitz, saioaren egunean berean 16:00etatik aitzina erosten ahalko dira herriko gelan berean.
Lehen faseko azken saioa azaroaren 30ean eginen dute Ligin.