Santa Katalina eguna ospatuko dute hazilaren 23an Saran

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 20a

Santa Katalina kapera Saran.

Usaian bezala, Santa Katalina eguna ospatuko dute Saran, aurten hazilaren 23an. Igande eguerdian mutxikoak izanen dituzte ostatuaren aitzinean eta tripotx bazkaria Baratxarte jatetxean, ohiko bazkariarekin: tripotxak bixi bixiak, garbantzoak zerri zangoekin egina eta txipolata errea, Baratxarteko aratxekia saltsan eta etxeko koka. Erresebatzeko deitu 05 59 54 20 48 telefonora (35 euro).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun