Eguberriko merkatua eta selauru hustea izanen dituzte Saran hazileko azken asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 21a

Hazileko azken larunbatean eginen den Sarako eguberriko merkatuko jokoan parte hartzeko izena eman behar da heldu den asteartea baino lehen.

Haurrendako joko bat izanen dute egun osoan eta horretan jokatzeko izena eman behar da hazilaren 25a aitzin.

Hazilaren 29an, larunbatean 09:00etatik 18:00etara, iraganen da Sarako eguberriko merkatua, San Josepe eskolak antolaturik. Lur Berri gelan izanen dira herriko lantegiak, beraien gauza ederrekin, jatekoak eta edatekoak. Zortzi urtez goitiko haurrendako joko bat ere izanen da egun guzian. Interesatuek behar dute izena eman hazilaren 25a aitzin. Parte hartzea 10 euro.

Hazilaren 30ean, berriz, igandean 09:00etatik 16:00ak arte, selauru hustea izanen da Lur Berri gelan. Xehetasunak eta izen ematea Internetez, apel.sare@gmail.com. Egun guzian jatekoak eta edatekoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun