‘Liburua Familian’ ekimenaren hamargarren edizioa izanen dute Senperen azaroaren 23an

Hamargarren edizioa beteko du 'Liburua Familian' ekimenak Senperen.

Liburua familian ekimenaren hamargarren edizioa azaroaren 23an itzuliko da Senpererat, kalitatezko programa batekin, igandean 09:00etatik 17:00etara, Larreko kultur gunean. Idazleak, argitaletxeak, liburu dendak, ikuskizun biziak eta mahai jokoak izanen dituzte familiek eskura. Sartzea urririk.

Hamargarren edizioa eginen dute Larreko kultur gunean igandean 09:00etatik 17:00etara

Unibertso desberdinek eramanen zaituzte bidai paregabe batera, irakurketa, joko, ikuskizun, mahai-inguru, eztabaida, topaketa, kontakizun eta antzerkien artean eta anitzez gehiago oraino! Eta hori guzia euskaraz eta frantsesez.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun