Urdazubiko Gauinara elkarteko afaria larunbat honetan eginen dute

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 19a

Urdazubiko Gauinara elkarteko mus txapelketa, 2018an.

Azaroaren 22an iraganen da urteroko Gauinara elkarteko afaria. Elkarteko sozio direnei eta herritar guztiei egina da larunbateko afarira joateko gonbidapena eta horretarako Karreteron izena eman bertzerik ez da egin beharko. Izena ematerakoan 10 euroko fidantza utzi beharko da. Horretaz gain, afariko giroaz gozatzeko gogoa bertzerik ez da behar! 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun