90 pilotari ari dira Sarako elkartearen izenean, aurten 20 final jokatu dituzte eta horietatik 14 irabazi dituzte
Txapeldunei eman dizkiete txeke bana. Gero mintzatu ziren udako erakustaldiez, ongi aritu direla bertze elkarteekin. Bruno Martin diruzainak eman ditu kontuak, lana ainitz egin behar dela baina erakustaldi horiek diru laguntza handia ekartzen dutela, baita herriko etxeak, lantegiek eta borondate oneko ainitzek emanak. Horregatik, kontuak positiboan dituzte. Lehendakariak eskertu zituen pilotariak, bere bulegokoak, entrenatzaileak eta buraso guziak.
Denis Endara lehendakari berria
Guy Mounho lehendakariak jakinarazi zuen baduela 14 urte bulegoak hartu zuela pilotako elkartea eta orain aspertuak direla eta uzten dutela beraien kargua. Beraz, izan dira bozak bulego berriarentzat. Lehendakaria: Denis Endara. Idazkariak: Maite Goienetxe eta Aurelie Behotegi. Diruzaina: Fançois Chaulet. Kideak: Xabier Tapia, Eneko Arribillaga, Iñaki Jauregi, Aritz Lekuona, Guy Mounho, Unai Iribarren, Jakes Sanzinena, Gaelle Indaburu eta Edurne Urrutia Borda .
Ondotik izan zen pintxo eta edateko denentzat, haur eta heldu, dena umore onean.