Suteen kontrako segurtasun neurri gehiago paratu dituzte Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 7a

Itzalpeko ateko ur hornidura puntu berria Zugarramurdin.

Lau ur hornidura puntu gehiago eman dituzte lur azpian gordeta zenbait puntutan, plaka gorri baten azpian.

Suteen kontrako segurtasun neurri gehiago paratu dituzte berriki Zugarramurdin. Orain artean, suhiltzaileek erabiltzeko hiru ur hornidura puntu zeuden herrian (plazan, eskola aldean eta Iparreko parean). Horiek dorre formakoak dira. Orain bertze lau gehiago paratu dituzte, baino berri hauek desberdinak dira, lur azpian daude, plaka gorri baten azpian. Toki hauetan eman dituzte: kapera parean, Itzalpeko atean, Etxutea eta Gaztainaldeko tartean, eta azkenekoa Madarian (Etxeaundiko borda eta Aitxondota tartean).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun