‘Ez dakizu nola tratatu? Azalduko dizut’ antzezlana eskainiko du Tdiferencia konpainiak larunbatean 17:00etan Sorginen Museoan
'Gizon batzuek diote jada ez dakitela emakumeak nola tratatu'. Aktoreak interpretatzen duen Pandora pertsonaiak zabalduko du erantzunen kutxa: lekzio magistrala, irrigarria eta batzuetan zentzugabea emanen du, pertsona horiei zalantza guztiak argitzen laguntzeko. Baliteke gizon batzuek harremanetarako trebetasunen galera sentitzea, Pandorak konpontzen lagunduko duena. Irri egiteak, ikasteak eta partekatzeak eraldatu egiten gaitu, gure bizitzak aberasten dituzten eta komunitatean hazten laguntzen diguten loturak sortuz.
Gora Gora Fest kultur zikloa
2020. urtetik eta abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Euskarabideak haurrei, gazteei eta familiei zuzendutako kultur ziklo oparoa antolatzen du Nafarroako hainbat herritan.
Ziklo honen bidez, Nafarroako Gobernuak euskarazko kultura eskaintza Nafarroako eskualde guztietara eraman nahi du, euskarak Nafarroako lurralde osoarentzat kohesio elementu gisa duen gizarte balioa nabarmenduz.
Aurtengo Gora Gora Fest kultur zikloak haurrentzako ipuin kontaketak, familientzako antzerki saioak, familia bestak, haurrentzako ipuin musikalak, gazte eta helduentzako antzerki lanak eta familientzako magia ikuskizunak eskainiko ditu, azaroaren 7tik abenduaren 14ra bitarte eginen den kultur ziklo honen baitan.
Guztira 65 dira aurten antolatutako emanaldiak eta guztiak doan gozatu ahal izanen dira.