Dantxarineko Pintxoaren Astearen 12. edizioa abiatu da

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 4a

Joan den urtean, Paco Bentako David Vidaurre sukaldariaren Busti Borrego pintxoak irabazi zuen lehiaketa.

Azaroaren 9ra arte beraien pintxo onenak eskainiko dituzte bentetan eta 200 euro zozketatuko da onena aukeratzen laguntzen dutenen artean.

Aste honetan Dantxarineko Pintxoaren 12. Hamabostaldia ospatzen ari dira Dantxarinean. Aste osoan, igandera bitarte, Dantxarineko bentetako jatetxeek ekitaldi honetarako espresuki eginen dituzten pintxoak eskainiko dituzte. Aurten, berritasun gisa, sukaldariek bi produktu erabili behar dituzte: Ehiza eta Gaztaina.

Azaroaren 9ra arte beraien pintxo onenak eskainiko dituzte bentetan eta 200 euro zozketatuko da onena aukeratzen laguntzen dutenen artean

2025ko edizio honetan parte hartu duten salmentak hauek dira:

  • Biok – Drunken Duck (C.C.Axular): Orein raviolia Martini eta Gaztaina saltsarekin garrapinatuak.
  • Biok – Snack (Ed. Otxondo): Orkatz-kurruskari lingotea eta gaztainak bere saltsarekin.
  • Biok – Los Rotos (Ed. Lapitxuri): Basurde kaneloia gaztaina bexamelarekin.
  • Zaporeak: Orein-txakur txiki beroa.
  • Venta Peio: Onddo eta uso risotoa gaztaina-kremarekin.
  • Venta Peio – Landibar: Basurde-brandadaz betetako kanutiloa gaztaina-kremarekin.
  • Venta Pantxo: Uso-burger txikia saltsan gaztainarekin.

Mugaren bi aldeetako sukaldari ospetsuak izanen dira epaimahai eta pintxo hoberena izendatuko dute igandean, azaroaren 9an. Dantxarineko pintxo onena aukeratzen laguntzen dutenen artean 200 euroko txeke bat zozketatuko da, elkarteko benta batean kontsumitzeko. Parte hartzeko Bentetan egongo diren QR kodeetan utzi behar da norberaren aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun