Astelehenetik ortziralera 14:00etatik 17:00etara egonen dira idekiak eta larunbatean eta igandean 13:00etatik 17.00etara.
Bideo hunkigarriak urrian
Urri osoan, Euskal Kultur Erakundeak bereziki prestatutako bideo-borna interkatiboen bidez, atzoko eta gaurko saratarren ahots eta lekukotasunak biltzen dituzten erreportajeak ikusgai izan dituzte lezeetan, Xortaz xorta egitaraua ederki bururatzeko. Herriaren memoria pizten duten kontakizunak ziren eta gizarteaz eta haren bilakaeraz, euskal kulturaz, gorde eta transmititu beharreko oroimen partekatuaz ere mintzo ziren. Maite Barnetxeren erreportajeak (Ganex Fagoaga, Jean Lemoine, usotegiak, bestak…), Eleketa programako elkarrizketak (Louise Lastra, Joanes Basurco Garcia…) eta Ttipi-Ttapa Telebistak eta Koldo Zuazok Mixel Urbistondo zenari (harri pikatze lana, sagarnoa egiten…) egindako erreportajeak ikusteko aukera izan zen.