Hogeigarren edizio honetan izanen diren konferentziek hainbat gai aipatuko dituzte: lurraren eskuratzea, laborantza mundukoak ez direnen instalazioa, formazioa, kalitatezko markak, burujabetza... Aurten, laborariak ohoretan ezarriko dituzte eta Elena Aguerre eta Iñaki Intxausti izendatu dituzte gazama eta gazaita.
Mintzaldiak
- Azaroaren 6an, ortzeguna, Bidarteko Estian, 08:30ean, mahai ingurua: Nolako instalazio estrategiak Euskal Herriko elikadura burujabetza hobetzeko?.
- Azaroaren 7an, ortziralean, 17:00etan, Biarritzeko Irati 1-2 gelan: Sor-markak Euskal Herrian laborarien iraunarazteko tresna bat.
- Azaroaren 7an, ortziralean, 17:00etan, Biarritzeko Irati 3 gelan: Euskal Herrian laborari plantatu: errealitate ezberdinak.
- Azaroaren 8an, larunbatean, 11:00etan, Biarritzeko Irati 2 gelan: Elikaduraren erronka Euskal Herrian.
- Azaroaren 8an, larunbatean, 15:00etan, Biarritzeko Irati 1-2 gelan: Nola ikasi laborari bilakatzen?.
- Azaroaren 8an, larunbatean, 15:00etan, Biarritzeko Irati 3 gelan: Lurra, laborarien lan tresna.
- Azaroaren 8an, larunbatean, 17:00etan, Biarritzeko Irati 2 gelan: Laborarien ongi izatea.
Gastronomia eta kalitatezko mozkinak ohoretan
3.000 estalki baino gehiago zerbitzatuak izanen dira tokiko, sasoiko eta kalitatezko produktuekin. Txartelak erosteko Internet bidez, EHLG Euskal Herriko Laborarien Ganbaran (Ainhize-Monjolose) edo Baionako Elkar liburu dendan, baita Lurrama azokaren info gunean ere, bigarren sartzearen ondoan.
Animazioak
Mintzaldiez eta otorduez gain, denentzat animazioak izanen dira: etxe ekoizleen merkatua, euskal etxaldeko kabalak, haurrendako atelier pedagogiko eta ludikoak, landare gunea, kontzertuak eta ikusgarriak, sor-marken dastaketa tailerra, lehiaketak (Ossau Irati sor-markako gasna lehiaketa, herriko ogi lehiaketa eta gaztainondo eztiaren lehiaketa)