Udazkeneko besta izanen dute azaroaren 1ean Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 30a

Tatxers (argazkian) eta Akëer taldeek joko dute larunbat arratsean Zugarramurdiko Akelarrenean eta, ondotik, DJ Gresa Morangorekin segituko du musikak.

Akelarrenean Akëer eta Tatxers taldeek joko dute, larunbatean 22:00etatik aitzinera eta gero DJ Gresa Morango arituko da.

Azaroko egun ilunak argiztatzeko pitta bat, bi ekitaldi polit eskainiko dituzte Zugarramurdin. Lehenik, Udazkeneko besta eginen dute azaroaren 1ean, larunbat honetan, 22:00etatik aitzinera. Kontzertuak Akelarrenean eginen dira bi talde hauekin: Akëer eta Tatxers. Ondotik, musika eta dantza, eta giroa ez apaltzeko DJ Gresa Morango arituko da. Sarrera 5 eurokoa izanen da.

Azaroaren 8an, berriz, Goragora fest antzerkia eskainiko dute, larunbatean 17:00etan, Zugarramurdiko Sorginen museoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun