Sorginkeriaren gaia sakon aztertu zuen duela bi urte hil zen Danimarkako adituak eta 2010ean Zugarramurdin egindako ekitaldietan parte hartu zuen
Danimarkan sortutako Gustav Henningsen duela bi urte hil zen, baino 2010 urtean ezagutzeko aukera izan genuen herrian, urte horretan Zugarramurdin egindako ekitaldietan parte hartu baitzuen, bai hitzaldi bat eskainiz, baita lezean egin zen omenaldian ere. Bere alarguna eta lankidea zen Marisa Rey berriki etorri zen museora, eta Gustavek bere liburu, mapa eta objektu batzuk museoan erakusgai emateko ilusioa zuela adierazi zuen, herriak bere ikerketei emandako harrerarengatik.
Urriaren 25ean inaugurazioa
Atal berri hau urriaren 25ean inauguratuko da, larunbatean 11:00etan, eta ondotik Sanoki ostatuan aperitifa bat eskainiko dute. Herri guztia gonbidatuta dago ekitaldira.