Urriaren 16an, 17an eta 18an egin da Reunion uhartean Diagonale des fous lasterketa. 3.000 lasterkarietatik 71garren bukatu du Patxi Etxeberrigaraik. 175 kilometro luze eta 10.107 metroko desnibel positiboa duen ultra trail mendi lasterketa egiteko 34 ordu, 34 minutu eta 56 segundo eman ditu.