Zugarramurdiko frontoiko argiteria aldatu dute eta bentetako bidean kuneta egiten ari dira

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 21a

Kuneta berrien lanak, Itzalun aldean.

Bi konponketa garrantzitsu egin dituzte edo egiten ari dira Zugarramurdin. Alde batetik frontoian: argiteria aldatu dela, 28 led foku emanez, eta laster teilatua, barneko pintura, eta puskatuta dauden kristaletan arituko dira (frontoia itxita izanen dugu lan hauetan ari diren bitartean). Bertzalde, bentetako bidean hormigoizko kuneta ematen ari dira. Arkazelai eta Itzalun tarteko 300 bat metro hurbil izanen dira moldatuko direnak, eta bidearen estutasuna arinduko dute, autoak baztertu eta kuneta gainetik pasatzeko aukera emanen baitute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun