Euskadiko bote-luze txapelketaren finala jokatu dute Senperen

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 16a

Euskadiko bote-luze txapelketako finala jokoan larunbatean Senpereko plazan. Gipuzkoak 5-4 irabazi zion Bizkaiari.

Gipuzkoa nagusitu zaio Bizkaiari txapelketa ofizialean eta erakustaldiak eman dituzte Belgikako pilotariek ‘Balle pelote’ jokoan eta Senpereko eta Uztaritzeko pilotariek luzean

Iparraldeko Pilota Batzordearen barne den SPUC Senpereko pilota elkartea eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioa elkarlanean aritu dira Euskadiko bote-luze txapelketako finalaren kari, larunbat goizean pilota goiz eder bat antolatzeko Senperen. Goiza, luzean erakustaldi txiki batekin hasi da Senpere eta Uztaritzeko pilotariekin eta, gero Belgikako Montignies-lez-Lens herritik etorritako jokalariek balle pelote erakustaldia eskaini dute Bote-luze txapelketaren finalaren aitzinetik. Finalean, Gipuzkoak 5-4 irabazi dio Bizkaiari.

Gipuzkoa txapeldun eta Bizkaia txapeldunorde, Senperen jokatutako Euskadiko bote-luze txapelketako finalaren ondotik.

 

Iparraldea, Euskadi eta Belgikaren arteko trukaketa egun bikaina izan da, zinezko pilota, mugarik gabea, lehiaketa eta jokatzearen plazera nagusi.

Senpereko SPUC, Uztaritze eta Belgikako pilotariak elkarrekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun