Iparraldeko Pilota Batzordearen barne den SPUC Senpereko pilota elkartea eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioa elkarlanean aritu dira Euskadiko bote-luze txapelketako finalaren kari, larunbat goizean pilota goiz eder bat antolatzeko Senperen. Goiza, luzean erakustaldi txiki batekin hasi da Senpere eta Uztaritzeko pilotariekin eta, gero Belgikako Montignies-lez-Lens herritik etorritako jokalariek balle pelote erakustaldia eskaini dute Bote-luze txapelketaren finalaren aitzinetik. Finalean, Gipuzkoak 5-4 irabazi dio Bizkaiari.
Iparraldea, Euskadi eta Belgikaren arteko trukaketa egun bikaina izan da, zinezko pilota, mugarik gabea, lehiaketa eta jokatzearen plazera nagusi.