Pontx pailazoak ere parte hartu du Sarako Ikusi Mikusi jaialdian

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 15a

Pontx pailazoa, Kiki soinulariarekin eta bere astoekin, Sarako Ikusi Mikusi jaialdian.

Ikusi Mikusi, euskarazko haur eta gazteen literatur jaialdia iragan zen pasa den aste bukaeran Saran. Pontx pailazoa ere bertan ibili zen bere astoekin liburuak ireki eta ipuinak kondatzen Saran gaindi. Laguntzaile eta musikari fin izan zuen Kiki, esku soinuarekin ipuinak musikatzen.

Pontx pailazoa ipuinak kontatzen Sarako plazan, Ikusi Mikusi azokaren baitan.

Bizi goxatu, osoki maitatu izan du aurten leloa azokak eta Euskal Herri osoko 1.200 bat ikasle bildu dira Saran. Saran kokatutako Mari Gorri Elkartea da proiektuaren sustatzailea, Sarako Herriko Etxearen, Galtzagorri Elkartearen eta Pamiela argitaletxearen laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun