Sarako Beti Gazte adinekoen elkarteak urteko azken elkarretaratzea egin du

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 14a

Sarako Beti Gazte adinekoen elkarteak egin du aurtengo azken elkarretaratzea urriaren 10ean, ortziralez, Ainhoako Ur Hegian jatetxean. Jeannot Etxeberrigarai lehendakariak, bere bulegoarekin, eskerrak eman dizkie denei eta ongi etorria bildu ziren 70 kideri. Bisai berri batzuk baziren eta bulegoa izugarri kontent. Pentsatzen dute heldu den 2026ko apirilaren 11n eginen duten bilkura nagusian hor izanen direla eta, zertaz ez, bertze batzuk ere. Jatetxeak, beti bezala, bazkari ederra prestatua zuen eta ongi zerbitzatua. Dena umore onean pasatu da, euskal kantu batzuk emanez. Bera, bulegoak denak eskertu ditu eta urte hondarra goxotasunean ongi pasatzea desiratu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun