Zugarramurdiko elizaren barnean konponketak egiten hasiak dira

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 10a

Zola berritze lanetan ari dira Zugarramurdiko elizan.

Aldarearen eskuineko aldeko zola berritzeko lanean ari dira, diru emaile partikular baten dohaintzari esker.

Zugarramurdiko elizaren egoera franko prekarioa da aspalditik. Kanpoko aldetik pintura galdua du, arrailak nabarmenak dira kanpandorre aldean eta leiho batzuetan kristalak falta dira. Barneko aldean dituen beharrak, batez ere zolan daude, toki batzuetan zura usteltzen hasia delako; zokaloa toki batzuetan zilatuta dago; eta gaineko aldeko pintura urratua egon ziren itaxura batzuen ondorioz. 

Hala ere, diru emaile partikular bati esker, konponketa bat egiteko aukera bada: aldarearen eskuineko aldeko zola berritzeko lanetan ari dira momentu honetan. Bitxikeria bezala, aipatzekoa da zura erretiratzerakoan, azpian zegoen harrizko hilobi bat ikusteko aukera izan dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun