Dantza eta musika jaialdia izanen dute larunbatean Senpereko Larrekon

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 15a

Senpereko Iñigo Lamotheren proiektua da Indigo.

Kattalin Elizalde Kolegioak antolatuta, Badoa dantza taldearen (19:30ean) eta Indigo pop musika taldearen (20:30ean) emanaldiak izanen dituzte.

Senpereko Kattalin Elizalde Kolegioak antolatu du gaitzeko ikusgarria urriaren 18rako. Larunbateko gaualdia Badoa dantza taldearekin abiatuko da, 19:30etik 20:00etara. Ezpeletako hamar emazte gaztek osatzen dute taldea. Oren erdi bateko pausaldia eginen dute, jateko eta edatekoekin. Ondotik, Indigo Iparraldeko pop musika taldearen emanaldia, kantak gitarrarekin (20:30-21:15).

Erreserba: Hello Asso webgunean, prezio osoa 12 euro, murriztua 10 euro eta hamabortz urtez beheitikoek, 8 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun