Urriaren 15ean, 22an eta 29an eta azaroaren 5ean emanen dituzte ikastaroak, 10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 16:00etara. Izena emateko eta xehetasunentzat Sarako herriko etxera deitu behar da (05 59 54 20 28 edo 06 07 83 34 93) edo bidali mezu bat ccas.saran@gmail.com helbidera.
-
Urriaren 15ean, goizean, seguritate erreflexu onak ikastekoak zituzten eta arratsaldean, numeriko eko-arduratsua.
-
Urriaren 22an, goizean, Interneten bidez segurtasunez erosten eta saltzen ikasiko dute eta arratsaldean, eskutitza bat idazten testu tratamenduarekin (Word/Writter).
-
Urriaren 29an, goizean, bolumen handiko fitxategiak bidaltzen eta berreskuratzen ikasiko dute eta arratsaldean Fakenews edo ber gauza dena, egiazkoa eta gezurrezkoa dena bereizten ikasiko dute.
-
Azaroaren 5ean, azkenik, goizean, online kontua sortzen ikasiko dute eta arratsaldean, kalkulu orrien programen (Excel, Calc) hastapena ikasiko dute.