Tio Teronen semeak taldeak dantza ikuskizun umoretsua eskainiko du urriaren 11n Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 9a

Tio Teronen Semeak taldea Euskal Herri osoan dabil 'Haurreskolari' saioarekin. Larunbatean Zugarramurdin izanen da.

‘Haurreskolari’ emanaldia eginen dute larunbatean 12:00etan plazan

Ikuskizun berezi bat izanen dute urriaren 11n, larunbatean 12:00etan, Zugarramurdiko plazan: Tio Teronen semeak taldea. Euskal dantzak eta umorea uztartzen dute. Haurreskolari izena du emankizunak, eta eskola garaiak erakutsiko dituzte, duela 30 urte euskaraz emandako marrazki bizidunen melodiekin antolatutako dantzekin eta umore aunitzekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun