Zugarramurdiko Sorginen Museoa parte hartzen ari da Patrim izeneko lantaldean. Elkarte honek Pirinioetako bi aldeetako bazkideak biltzen ditu, eta bere helburua ondare kulturala eta etnografikoa berreskuratzea eta zaintzea du. Horren harira, eta POCTEFA dirulaguntza bat baliatuz, Museo birtual bat egin nahi dute, non duela hamazazpi urte Teltxegian (Julia), Martinean (Juan), Etxeaundian (Joxe), eta Kaminoko bordan (Genobeba eta Mattin) bildutako testigantzetako batzuk emanen diren.