Berroberria/Alkerdiko leizeetara bisita egiteko aukera izanen da, labar artea ikusteko
Bisita honetarako esku argia eta kaskoa eramatea gomendatzen dute, bizikletakoak balio du. Bisita honetaz gozatu nahi duen pertsonek, urriaren 4an, larunbatean 11:00etan herriko plazan agertu beharko dute. Hortik oinez joanen dira kobazuloetaraino denak elkarrekin.
Aitzinetik, irailaren 26an, joan den ortziralean, Salbatore monasterioko museoa bisitatzeko aukera ere izan zuten bisitariek.