Sarako oroimena bideoen bidez ezagutzera emanen dute lezeetan urrian

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 30a

Mixel Urbistondoren bideoan, harri pikatzaile lana, sagarnoa egiten eta euskalkiak ezagutuko dituzte Sarako lezeetan.

Urriaren 4tik 31ra, Sarako lezeetako harrera gunean denboran gibelera egiteko aukera izanen dute. Euskal Kultur Erakundearekin lankidetzan, atzoko eta gaurko lekukotasunak biltzen dituzten bideoen bidez, Sarako bizitza ezagutzeko aukera izanen dute egunero, 10:00etatik 17:00etara, sarbide librearekin.

Maite Barnetxeren emankizunetan, Ganex Fagoaga kontrabandista, etxearen garrantzia, Jean Lemoine pilota txapeldun ohia, Sarako usotegiak eta herriko bestak ezagutzeko aukera izanen da. Eleketa programan elkarrizketatutako Louise Lastrarekin kontrabanda, erresistentzia ekintzak eta Gerla zibileko iheslariak Saran ezagutuko dituzte eta Joanes Basurko Garciarekin, Usopop jaialdia. Mixel Urbistondoren bideoan, harri pikatzaile lana, sagarnoa egiten eta euskalkiak ezagutuko dituzte. Lan hau posible egin dute Maite Barnetxek, Euskal Kultur Erakundeak eta TTIPI-TTAPAk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun