«Israel egiten ari den genozidioa salatzeko, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta Israel eta bere konplizeei boikota egitera deitzeko» eginen dute elkarretaratzea. Eta gisa berean, «azken hilabeteetan Sarako herrian Palestinaren aldeko ikur eta banderolak urratzen dituztenen jokabidea» salatu nahi dute: «Palestinar bandera kendu, banderolak urratu, edo hauen aurkako adierazpenak egiten dituztenak Israelen genozidioa babesten ari dira». Horiei «aski da» erran nahi diete.
11:00etan Sarako plazan egin dute hitzordua eta Palestinako banderak, banderolak, afixak eta bertzelako euskarriak eramateko deia egin dute.