Bestak 2025

Senpereko Ibarrun auzoko bestak ospatuko dituzte irailaren 26tik 29ra

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 25a

Giro polita izanen dute aurten ere Ibarrnugo bestetan, Senperen.

Senpereko Ibarrun auzoak bere patroia Jondoni Mikel ospatuko du irailaren 26etik 29ra. Ortzirale arratsaldeko lasterkalditik hasi eta astelehenean, Shrek eguna lemarekin eginen diren ospakizunak bitarte, egitarau zabala izanen dute.

Irailaren 26an, ortziralean, 7,5 kilometroko lasterkaldia (18:30) eta mus txapelketa (19:00).

Irailaren 27an, larunbat goizean pala txapelketako finalak, Txerri ttikiaren jastaketa, Kiki Bordatxok animaturik (14:00), Oihukanta (18:00), Los Piquillos txaranga (20:00), Sukena (22:30) eta Koloka (00:30).

Irailaren 28an, igandean, Meza (10:30), Aperitifa alaitua (12:00), Casetasen idekitzea (16:00), Mutxikoak Patxi ta Konpaniarekin (18:00), La Txama (20:00), Karma (22:00) eta gauerditan DJ Doli Soinu Sistema.

Irailaren 29an, astelehenean, Shrek eguna lemarekin, Gazteen eskeak (11:00), Ibarrundarren Paella (14:00), Snaspsaren ospakizun Gaelikoa (18:00) eta Karaoke gaualdia (19:00). 

Udazkenean sartzeko aukera ezin hobea emanen dute aurten ere Ibarrungo bestek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun