Zehazki, irailaren 26an, ortziralean 14:00etan Urdazubiko Salbatore monasterioko museoa bisitatzeko aukera izanen da eta urriaren 4an, larunbatean 11:00etan, Berroberria/Alkerdiko leizeetara bisita gidatua izanen dute.
Urdazubiko Monasterioko Museoa
Urdazubiko Monasterioko Museoak erlikia erlijiosoak ditu, eta herriaren eta monasterioaren historia kontatzen du XI. mendetik XVIII. mendera. Gaur egun museoa den eraikin hau arras berezia da, Premontretarren Ordenak Nafarroako Erreinuan sortu zuen monasterio bakarra delako. Gainera, museoa klaustroaren gaineko begiratokia da, eta bertatik arkitektura hori ikusi eta goza dezakegu. Historiaz blaitutako ingurune batean Urdazubiko iragana ezagutzeko aukera paregabea.
Informazioa eta izen-emateak: otxondo@gmail.com helbide elektronikoan edo 948 59 90 31 telefonoan.
Berroberriko eta Alkerdiko leizeak
Bisitan Berroberria koban sartuko gara, ondoan dagoen Alkerdi 1 kobazuloaren paretetan grabatu zuten gizakiak bizi izan ziren lekuan. Azken horretan, Nafarroan ezagutzen diren labar artearen adierazpen bakarrak ikusiko ditugu, duela 12.000 urtekoak. Paretan grabatutako bisonte, zaldi eta oreinen irudikapenak ezagutzeko aukera izanen dugu. Mendiko oinetakoak, esku argia eta kaskoa eramatea gomendatzen da. Kaskoa bizikletakoa izan daiteke, halakorik edukiz gero.
Informazioa eta izen-emateak: 848 42 15 26 (Irene Cueli)