Arno Feria eginen dute Dantxarineko bentetan irailaren 19tik 28rat

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 18a

Arnoa izanen da protagonista egunotan Dantxarineko bentetan.

Irailaren 19tik 28rat, urtero bezala, Dantxarineko benten elkarteak Arno Feria antolatu du. Hortaz, orain datozen data horietan Dantxarinera hurbiltzen direnek edari horretaz gozatzeko aukera izanen dute, beti ere neurrian eta pintxo goxoekin lagunduta.

Bentetan, feria honetarako espresuki prestatutako kartelak ere zintzilikatuko dituzte eta, feria honen aitzakian, bisitarien kopurua emendatzea espero dute. Urtea akitzeko, ardoaren azoka honek segida izanen omen du abenduaren 20tik 31ra, Dantxarineko benten elkarteak jakinarazi duenez.  

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun