Dantzaz konpainiaren ‘Hona’ ikuskizuna izanen dute irailaren 13an Senperen

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 11

Dantzaz konpainiaren 'Hona' dantza emanaldia ikusteko aukera izanen dute larunbat arratsean Senpereko Larrekon.

Dantzaz konpainiak, Pantxika Telleriaren Elirale konpainiaren lankidetzarekin, Maitaldia festibalaren karietara, Hona dantza saioa eskainiko du Senpereko Larreko kultur gunean irailaren 13an, larunbatean 20:00etan hasita. Sartzeen prezioak 12 eta 20 euro artekoak dira.

Larreko kultur gunean larunbatean 20:00etan hasiko da emanaldia, Maitaldia festibalaren karietara

Maitaldia festibalak, Larreko kultur gunean, Dantzaz konpainiarekin, dantza eta kulturen topaketa ospatzea proposatzen du. Urtez urte, konpainia honek dantzari gazteen murgiltzea bermatzen du. Estilo anitzeko hainbat koreografo gonbidatzen dituzte, obra berrien idazteko dantzari talde sutsu honentzat. Hona ikuskizunarekin, Dantzaz konpainiak nazioarteko eszenan arrakasta handia izan duten bi koreografo ezagun elkartzen ditu Paolo Mohovich eta Jacek Przybyłowicz, misterioa eta askatasuna aztertzen dituen esperientzia paregabe batentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun