Bestak 2025

Sarako bestak buruilaren 13tik 17ra

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 11

50 urte beteko ditu igandean Sarako bestetako destile bereziak.
  • Sarako Gazteriak egitarau zabala prestatu du eta, aurten, desfileak 50 urte beteko ditu.
  • Urte osoan 70 gazte baino gehiago ari dira antolaketa lanetan eta egitaraua zabala prestatu dute.

Buruilak 13, larunbata

09:00etan VTT lasterketa, 20 edo 30 kilometroko ibilbideak aukeran. 09:00etatik 19:00etara ball-trap Plaxiden bordan. 16:00etan haurren lasterketa. 17:00etan helduen lasterketa (10 km, 400 m desnibela). Kontzertuak plazan: 20:30ean Xaheta txaranga aperitifa hasteko. 22:00etan Bulego. 00:00etan Dupla. 01:30ean DJ Bull. 02:00etatik 05:00etara etxera sartzeko autobus ttikiak urririk.

Buruilak 14, igandea

Egun osoan karriken alaitzea Danborrada Marinelak gaiteroekin. 10:00etan meza Hazparneko klikarekin. 10:30ean luzean errebotean: Baigorri-Ustaritze. 16:00etan Zarena zarelako dantza taldea. 16:30ean desfilea herriko plazan. Gaiteroak eta erraldoiak, joaldunak, ahate jokoa eta herri kirolak Zuraidarrak taldearekin: sokatira, lasto altxatzea, ontzi altxatzea eta orga altxatzea. 19:00etan Primaderan taldearen kantaldia. 20:30ean Cumiambero. 22:30ean Broken Brothers Brass Band.

Buruilak 15, astelehena

Egun osoan karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 11:00etan luzean errebotean: Hendaia-Kapito. 13:30ean Olhain ikastolak antolatutako bazkaria Suharriaga parkean. 13:30ean salboi kutxa lasterketa. 17:30ean esku pilota finalerdiak trinketean. 18:30ean Zazpiak Bat dantza taldearen ikusgarria. 19:00etan Kantazan taldea. 20:00etan Xabaltxek alaitutako aperitifa. 22:00etan DJ Desi ta Presi.

Buruilak 16, asteartea

Sarako Gazteriaren Eguna

Egun osoan karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 11:00etan luzean errebotean Spuc eta Noizbait taldeen arteko partida. 16:30ean artzain xakur txapelketa. 18:00etan Joko Garbi finala plazan. 19:00etan mutxikoak Kuxkuxtu txarangarekin. 20:00etan gaztetxean Joko olinpiko gaua Andoni Ollokiegirekin. 22:00etan Xiberoots taldea. 00:00etan DJ Jotatxo. Gau guzian Kuxkuxtu txaranga karrikak alaitzen ibiliko da.

Buruilak 17, asteazkena

Egun osoan karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 09:00etan Sarako azienda lehiaketa. Sarako laborarientzat 1.700 euroko primak. 10:30ean gaztetxearen ondoko parkean Pontx pailazoaren ikusgarri berria. Euriarekin kiroldegian. 17:00etan plazan esku huska partida. 18:00etan trinketetik abiatuta bertso poteoa, Amets Arzallus eta Unax Ibargarairekin. 18:30ean trinketean esku pilotako finala. 19:00etan zozketa. 19:30ean Los Chuchos taldearekin aperitifa. 21:30ean Burrunbataldea. 23:00etan su artifizialak. 23:15ean Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun