Urdazubiko gaueko lanak lasterketako ibilbidea ezagutzeko aukera izanen da ortziralean

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 9a

Iazko proban parte hartu zutenetako batzuk.

Urriaren 11n eta 12an eginen dute Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketa. Probak bi lasterketa izanen ditu, larunbatean gaueko lanak proba eginen dute eta igandean mendi maratoi erdia.

Larunbateko lasterketak berezitasun bat du, eta hori da ilunabarrean egiten dutela, parte hartzaileek kopetakoarekin bidea argiztatuz. Bada, probako ibilbidea ezagutzeko aukera izanen da Urdazubin ortziralean. Hitzordua 17:30ean paratu dute herriko plazan eta antolatzaileen eskutik lasterketa ezagutzeko aukera izanen da.

Gaueko lanak probarako dortsalak bukatu dira, baina oraindik igandeko lasterketa egiteko dortsalak zein bi probak  egitekoak eskuragarri daude hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun