Belateko baselizan larunbatean egindako ekitaldian 150 lagunek hartu zuten parte
Meza ondotik, Bernardette Mihurak, elkarteko idazkariak eskerrak eman zizkien bildutakoei eta joan ezin izan zutenei eta bereziki gogoratu zuen elkartearen sortzaile izan zen eta berriki hil den Vitoriano Inbuluzketa. Hain zuzen, Inbuluzketaren omenez, Javier bere semeak, Ixone errainak eta Jone eta Izar bilobek, txistuarekin jo zuten aurreskua eta Isidro Ansorenaren Birigarro pieza.
25. urteurreneko oroitarriaren inaugurazioa
Ekitaldia akitzeko, Cesareo Soule Arizkungo eskultoreak Donejakue Bideko Lagunak elkartearen 25. urteurrenaren harira egindako oroitarria inauguratu zuten. 1.800 kiloko Baztango harri gorrian egindako lana da eta zuhaitz bat eta baseliza bera ageri dira Done Jakue bidearen lagunak-Amigos del Camino de Santiago de Baztan 2000-2005 hitzekin.