Sarako Izarra errugbi taldeko gizonezkoek lagunarteko partida jokatuko dute irailaren 6an Animenian

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 4a

Sarako Izarrako gizonezkoek joan den larunbatean ere jokatu zuten lagunartekoa Animenian. Larunbat honetan Nafarroa izanen dute arerio.

Sasoi berria prestatzen ari da Sarako Izarra gizonezkoen errugbi talde nagusia eta, horretarako, lagunarteko partida jokatuko du irailaren 6an, larunbatean 16:00etan hasita Sarako Animainea zelaian. Baigorriko eta Donibane Garaziko jokalariak biltzen dituen US Nafarroa taldea izanen du arerio.

Lehen faseko egutegia

Sarako Izarra gizonezkoek errugbi taldeak Frantziako erregionaleko hirugarren mailan jokatuko du aurten ere eta dagoeneko ezagutzen du lehen fasean jokatuko dituen partiden egutegia.

Irailaren 21ean hasiko du sasoina Sarako Izarrak Pomarezen kontra, etxetik kanpo. Bigarren partida, irailaren 28an, Miramonten kontra jokatuko du, hau ere etxetik kanpo. Animeniko lehen partida urriaren 5ean jokatuko du, Zibururen kontrako derbia. Urriaren 19an Ychouxen kontra jokatuko du, etxetik kanpo eta urriaren 26an Saran Narosseren kontra. Azaroaren 9an Mourenxen kontra jokatuko du etxetik kanpo, azaroaren 16an Asasp taldearen kontra etxean eta azaroaren 23an Thezeren kontra etxetik kanpo. Abenduan, lehen itzuliko azken partida etxean jokatuko dute Buzyren kontra abenduaren 7an eta bigarren itzuliko lehena eta urteko azkena ere etxean jokatuko dute abenduaren 14an, Pomarezen kontra. 2026 urtea hasteko, urtarrilaren 11n etxean jokatuko dute Miramonten kontra eta urtarrilaren 18an Ziburun, Zibururen kontra. Otsailaren 1ean Saran jokatuko dute Ychoux taldearen kontra eta otsailaren 8an etxetik kanpo, Naroxen kontra. Martxoan, lehen fasea bukatzeko, lau partida jokatuko dituzte. Hilaren 1ean etxean Mourenxen kontra, hilaren 8an etxetik kanpo Asasp taldearen kontra, hilaren 22an Saran Theze taldearen kontra eta martxoaren 29an etxetik kanpo Buzy taldearen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun